XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eztabaidak ere bai batzutan.

Alaz eta ez uste dana koipea danik Moore'tarren etxean; ez daigun orrelakorik sinistu.

Eta ala uste zalakoan ba'gengozan bere, Luisa berberak atarako gaitu gure pentsabide okerretik.

- Mundu guztiaren antzera, gure artean eztabaidak eukitea, berezko da.

Orrelako barik ezkontzak ez leuke bere izaterik.

Buruausteren batek estututen ba'nau, ainbat ariñen azkatutea bear izaten dot.

Izakera txar eta gaiztoa daukat, eta Roger'ek okerrago oraindik.

Lertzen danean, opera entzutea lez izaten da.

Alaz eta guztiz, bere izakera atsegin jat, osotasun baten baketsu eta biozkorra dalako.

Gure goraberak bizitzako gauzekaitik izaten dira, eta semeakaitik, Roger'ek geiegi maite ditulako.

(Gogoratzeko: iru seme daukez: Debora, amabost urteduna; Geoffrey, amalaukoa eta Christian, seikoa).

Bond'en neskak.

Luisa'ri entzuten jarrai dagiogun:
- Sarri asarratzen gara Roger'ek lan geiegi daukalako, gure bizitza arriskuan ipinteko aiña, eta nai bestean bakarrik ezin egon izaten garealako.

Bond'en neskak deitzen diranak, ez nabe ainbeste larritzen.

Filma egilleak Bond barri bakoitzean neskatil barriak atara nai izatea, ulergarri da niretzat.

Bai eta neska orreik Roger'en aitatasuna billatu nai izatea.

Batzutan, salduta ikusten dira eta nire senarraren itzala billatu.

Ukatu eziña da Bond'en neskak eder eta apaingarri izaten dirala, igali ederrak izaten diran antzera.

Zoritxarrez mundu gitxiko neskak izaten dira eta ori garrantzitsu da Roger'entzat.

Roger berberak esandako ondoko onek, gauza askotan errazoia emoten dautsa emazteari.

Ikus: - Luisa'ren italiar aztura aztu daigun une baten, ta laster konturatuko gara gaitz dala zinema egille bategaz bizitea.

Guzur asko asmaten dira gure bizitzaren inguruan eta zurtasunez jokatu ezik, egoera larritsutan sartzeko arriskutan egoten gara.

Artegatuta bizi gara danok, ni neu lenena naizela.

Gauza bat ondo ez duanean, mintsu geratzen naz.

Lo egin eziñiko gau askotan itzaltasun askok menderatzen nabe eta lo egin al izateko valium artu bear izaten dot.

Senarra ere bekaizti?.

Barriro Luisa dogu bere kontuekaz.

Eta ba-dirudi bekaizkeriak ez dirala bakarrik bere burukomiñak.